Entrenamendu gidaliburua, txostenak eta flyer-ak
RUBICK
Enpresa komunikazioa

Rubick-en sortzen diren proiektu berriei erantzuna emateko egiten dugu lan. Honen adibide, arrakasta handiz sustatzen ari diren memorizazio teknikak lantzeko asmoarekin, umeei zuzendutako entrenamendu gidaliburua diseinatzeko egin ziguten enkargua.


Bestalde, gai desberdinetako hainbat txosten diseinatu ditugu Rubick-ek une bakoitzean dituen komunikazio beharrei erantzuna emateko. Baita flyer-ak ere beste komunikazio modu bezala, hala nola, ikastaro eta jarduera zehatzagoak aurkezteko.